Saskibaloia
FIBA
39 herrialdetako 56 taldek parte hartuko dute Txapeldunen Liga berrian
Erredakzioa
Alemaniko, Belgikako, Espainiako, Frantziako, Greziako, Israeleko, Italiako, Letoniako, Lituaniako, Poloniako, Txekiar Errepublikako eta Turkiako ligetako taldeek sailkapen zuzena izango dute.
-
Basket Champions League. Argazkia: EiTB
FIBAk Txapeldunen Liga berria aurkeztu du astelehen honetan Parisen. 2016-2017. denboraldian estreinatuko da, eta 39 herrialdetako 56 taldek parte hartuko dute.
56 horietatik 32 taldek jokatuko dute multzoen fasea. 32 taldetik zortzik atariko sailkapen fasea jokatuko dute. Alemaniako, Belgikako, Espainiako, Frantziako, Greziako, Israeleko, Italiako, Letoniako, Lituaniako, Poloniako, Txekiar Errepublikako eta Turkiako ligek sailkapen zuzena izango dute. Liga bakoitzetik sailkatuko den talde kopurua Txapeldunen Ligako Kontseiluan erabakiko da.
Txapeldunen Liga jokatuko duen talde bakoitzak gutxienez 100.000 euro jasoko ditu, eta sariak handiagoak izango dira kirol-lorpenen arabera. Irabazleak 500.000 euroko saria jasoko du.