Itxi

Saskibaloia

Finala Madrilen aurka

Bartzelona, iragarpen guztien aurka borrokatzeko prest

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

“Kataluniarren aurkako klasikoa izanik, presioa eta ardura ukaezinak dira. Partida irabaztea, eta titulua eskuratzea ezinbestekoa zaigu”, azpimarratu du Llulek, Real Madrileko jokalariak.  

  • Finala jokoan da Real Madril eta Bartzelonaren artean. Argazkia: EITB

Real Madrilek asteazken honetan, arratsaldeko 19:00etan, Bartzelonaren aurkako norgehiagoka irabaziz gero, Endesa Ligako txapeldun bilakatuko da. Aurreko bi partidak irabazi ditu, eta beraz, Bartzelonak iragarpen guztiak hautsi egin beharko ditu laugarren partida bat jokatzea nahi baldin badu. Hala ere, kataluniarrak gogotsu agertu dira eta borrokatzeko prest agertu dira.

Jokoa beraz, ziurtatuta dago. Izan ere, Real Madrileko izarretako bat den Llul-ek azaldu duenez, ?Bartzelonaren aurkako klasikoa izanik, presioa eta ardura ukaezinak dira. Partida irabaztea, eta titulua eskuratzea ezinbesteko baititugu?.

- FITXA TEKNIKOA:

BARTZELONA: Satoransky, Oleson, Thomas, Lampe eta Tomic ?bosteko posiblea--; Huertas, Doellman, Abrines, Hezonja, Nachbar, Pleiss eta Jackson.

REAL MADRIL: Llull, Rivers, Rudy Fernández, Reyes eta Ayón ?bosteko posiblea--; Sergio Rodríguez, Slaughter, Nocioni, Maciulis, Carroll, Mejri eta Bourousis.