Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Real Madrilek aurrea hartu dio Bartzelonari finalean (78-72)

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Chacho Rodriguezek, Rudy Fernandezek eta Chapu Nocionik saskiratutako hirukoei esker, madrildarrek ezinbesteko aldea atera zuten, kataluniarrei gailenduz.  

  • Real Madril - Bartzelona. Argazkia: EFE

Real Madrilek Endesa Ligako finalean aurrea hartu dio Bartzelonari, 78 eta 72 irabazita. Orotara, bost partidara jokatuko da garaipena, eta beraz, Real Madrilek oraingoz, bere alde du balantza.

Chacho Rodriguezek, Rudy Fernandezek eta Chapu Nocionik jarraian saskiratutako hirukoei esker, madrildarrek ezinbesteko aldea atera ahal izan zuten, kataluniarrei gailenduz. Partidako jokalariren bat azpimarratzekotan, Rudyk egindako lana itzela izan zen, unerik garrantzitsuenetan erabakigarria bilakatuz.

- Fitxa teknikoa:

78 - Real Madril (27+20+12+19): Rivers, Rudy (17), Reyes (12), Ayon (10) eta Llull (9) -bostekoa- Carroll (8), Rodriguez (12), Nocioni (5), Maciulis (3), Mejri (2) eta Slaughter.

72 - Bartzelona (20+20+13+19): Satoransky (7), Thomas (4) Oleson (2), Lampe (9) eta Tomic (2) -bostekoa-, Hezonja (18), Marcelinho (9), Doellman (7), Navarro (7), Abrines, Pleiss (6) eta Nachbar (1).

ta Nachbar (1).