Itxi

Saskibaloia

Finalaurreak

Valentziaren ezustekoa Madrilen; eta Bartzelonaren bigarren garaipena

Agentziak | Erredakzioa

Madrildarrek kantxa faktoreari agur esan diote etxean 89-93 galduta. Kataluniarrek berriz, kanporaketa bideratuta dute Unicaja 91 eta 70 mendean hartu ostean.

  • Valentzia kantxa faktorea alde dauka orain. Efe.

    Valentzia kantxa faktorea alde dauka orain. Efe.

Valentzia 89 eta 93 gailendu zaio Real Madrili Madrilen bertan jokatutako partidan. Ondorioz, bi taldeen arteko finalaurreko kanporaketa bana dago, eta valentziarrek, gainera, katxa faktorea alde dute orain.

Carles Duranen gizonek taldeko lan bikaina egin dute; indartsu, erasokor eta ausart aritu dira. Sergio Llullek egindako 28 puntuek ezer gutxirako balio izan dute.

Bi taldeek asteartean neurtuko dituzte berriro indarrak, 21:00etan, Valentzian, kanporaketako hirugarren partidan.

Fitxa teknikoa:

89 - Real Madril (22+19+30+18): Rudy (6), Reyes (17), Ayón (6) Carroll (6) eta Llull (28) –hasierako boskotea-, Rivers, Rodríguez (7), Nocioni (12), Maciulis (3), Mejri (4) eta Slaughter.

93 - Valentzia (31+22+20+20): Van Rossom (15), Sato (8), Harangody (9), Martínez (3) eta Lishchuk (10) –hasierako boskotea-, Aguilar, Nedovic (12), Dubljevic (18), Vives (14) eta Lucic (4).

 

Bartzelonaren bigarren garaipena

Bartzelonari garaipena bakarra falta zaio Endesa Ligako finalera sailkatzeko. Kataluniarrak bigarrenez gailendu dira Unicaja Malagaren aurka jokatzen ari diren finalaurreko kanporaketan (91-70), Palau Blaugranan jokatutako partidan. Satoransky izan da jokalaririk onena, 19 puntu eginda (28ko balorazioa).

Xavi Pasculen taldeak esku-eskura du finalerako txartela. Finalaurreko kanporaketari bi partida geratzen zaizkio, biak Malagan jokatuko dira. Haietako bat irabaziz gero, ez dute bosgarren partida erabakigarria jokatu beharko.

Bartzelonak partida kontrolpean izan du beti eta garaipenak ez dio ihes egin. Malagakoek, berriz, huts egin dute neurketako momenturik garrantzitsuenetan.

Fitxa teknikoa:

91-Bartzelona: Satoransky (19), Oleson (4), Thomas (-), Lampe (8), Tomic (8) --hasierako boskotea--; Doellman (14), Hezonja (5), Huertas (14), Navarro (-), Pleiss (8), Abrines (9), Nachbar (2).

70-Unicaja Malaga: Granger (16), Suárez (8), Thomas (12), Stefansson (-), Vázquez (3) --hasierako boskotea--; Markovic (9), Toolson (7), Vasileiadis (2), Kuzminskas (5), Golubovic (2), Green (3), Gabriel (3).

Partzialak: 23-23, 27-14, 17-18, 24-15.