Saskibaloia
Munduko Txapelketa
Espainia eta Brasil, etxera; Frantzia-Serbia, bigarren finalerdia
Erredakzioa
Espainia kanporatu zuen Frantziak final-laurdenetan, eta aurreikuspen guztiak apurtuta, ez da bere Munduko Txapelketako finalean egongo, Madrilen.
Frantzia eta Serbiako selekzioek jokatuko dute Munduko Txapelketako bigarren finalerdia. AEB eta Lituaniari gehitu zaizkie, Madrileko finalean egoteko borrokan. Espainia, faboritoa eta etxean, kanporatuta geratu da, "porrot historiko" baten ostean.
Espainiak, 40 minuturen ostean, ametsetik amesgaiztora igaro zuen. Espainia selekzioak lan egiteko prest eta bere aukerekin sinestuta zegoen Frantzia izan zuen aurkari, eta ezin izan zion aurre egin. Frantziako jokalari guztiak ezin hobe aritu ziren.
Espainiako jokalari bat ere ez zen taldera erreskatatzera irten, Pau Gasol izan ezik, eta oso jaurtiketa portzentai txarra izan zuten (65-52).
FITXA TEKNIKOA
Frantzia: Heurtel (13), Batum (9), Lauvergne (4), Diaw (15) y Gelabale (9) -hasierako boskotea-, Diot (4), Jackson, Fournier (4), Pietrus (2) eta Gobert (5).
Espainia: Pau Gasol (17), Rudy (6), Navarro (10), Rubio (4) y Marc Gasol (3) -hasierako boskotea-, Rodríguez, Calderón (5), Llull (5) eta Ibaka (2).
Partzialak: 15-15, 20-13, 7-15 eta 23-9.
Serbiak, bere aldetik, Brasilen aurkako partidan nagusitu zen, hasieratik bukaerara arte (84-56). Milos Teodosic bikain aritu zen, 23 punturekin, eta protagonista izan zen neurketa. Ez zion Brasilgo selekzioari erantzuteko aukerarik eman.
FITXA TEKNIKOA
Serbia: Teodosic (23), Kalinic (5), Markovic (9), N. Bjelica (8) y Raduljica (10) -hasierako boskotea- Jovic (0), Krstic (10), Bircevic (3), B. Bogdanovic (12) eta Stimac (4).
Brasil: Huertas (4), Barbosa (5), Vieira (12), Varejao (12) y Splitter (3) -hasierako boskotea- Hilario (4), Neto (6), Alex García (8), Taylor (0), Giovannoni (0), Machado (0) eta Hettsheimeir (2).
Partzialak: 21-17, 16-15, 29-12 eta 18-12.