Saskibaloia
Munduko Kopa
AEBetako hautatzaileak jokalarien lidergoan jarri du konfiantza
Erredakzioa
Mike Krzyzewskik entrenatutako selekzioak prestaketa lanak hasi ditu Las Vegasen. Handik aterako du Bilbora etorriko den taldea.
Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi hautatzaileak, Mike Krzyzewskik, jokalarien lidertzan "konfiantza" izatea eskatu du. Las Vegasen dabil taldearekin entrenatzen. Handik aterako du Munduko Kopan urrea defendatuko duten hamabi jokalarien zerrenda. Bilbo da AEBetako selekzioaren egoitza.
'Coach K'-k gogorarazi duenez, orain dela lau urte ere ez zuten LeBron James edo Kobe Bryant bezalako jokalaririk. "Dinamika beti dago aldatzen. Olinpiar Jokoetarako bat egon zen, eta beste bat dago Munduko Koparako, engaiatzen den jendearen arabera", esan du.
Krzyzewski "taldeko beteranoak nabarmendu ditu, bereziki Kevin Durant eta James Harden liderrak". Derrick Rose ere gogoan izan du, "2010eko antolatzaile titularra, eta Londresen egon behar baina lesioantu zen jokalaria".
Munduko eta Olinpiar Jokoetako txapeldunak bere lehenengo entrenamendu eguna izan zuen, eta Krzyzewskik eraso desberdinak frogatu zuen, hainbat boskoterekin. Aste bukaeran emango du Jerry Colangelo managerrak lehenengo 15 hautatuen zerrenda, eta handik aterako da, abuztu amaieran, behin betiko 12ko zerrenda.