Saskibaloia
Munduko Txapelketa
FIBAko enbaxadoreek Munduko Kopa aurkeztu dute Bilboko egoitzan
Erredakzioa
Ostegunera arte, zaleek argazkiak atera ahal izango dituzte maskota ofizialekin eta Munduko Txapelketaren baloi erraldoi batekin.
-
Munduko Txapelketako maskotak / EFE.
FIBA 2014 Munduko Saskibaloi Kopako enbaxadoreek txapelketa aurkeztu dute gaur Bilbo-Bizkaiko egoitzan. Bilboko udaletxearen aurrean egin dute aurkezpen ekitaldia, eta, besteak beste, Ibon Areso Bilboko alkatea, Gabino Martinez de Arenaza Bizkaiko Aldundiko Turismo eta Kanpo Sustapenerako zuzendaria eta Fernando Romay jokalari ohia izan dira bertan.
Ostegunera bitartean, maskota ofizialek une atseginak bizitzeko aukera eskainiko diete zaleei eta oinezkoei. Argazkiak atera ahalko ditu jendeak maskotekin, eta sarrerak irabazteko lehiaketa batean parte hartu Twitter bidez. Bilboko udaletxean, Casilda Iturrizar parkean, Barakaldon eta Ereaga hondartzan egongo dira.
Gainera, AEB, Finlandia, Turkia, Dominikar Errepublika, Ukraina eta Zeelanda Berriko selekzioek abuztuaren 30etik irailaren 4ra bitartean Barakaldoko BECen erabiliko duten baloiaren erreplika erraldoia ere ikusi ahalko da.