Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Bartzelonak eta Real Madrilek jokatuko dute finala

Erredakzioa

Kataluniarrek Valentzia Basket kanporatu dute finalerdietako bosgarren eta azken partidan, 77 eta 75.

  • Bartzelonaren eta Valentzia Basketen arteko finalerdia azken segundoetan erabaki da. Efe.

    Bartzelonaren eta Valentzia Basketen arteko finalerdia azken segundoetan erabaki da. Efe.

Bartzelona 75 eta 77 gailendu zaio Valentzia Basket taldeari eta Real Madril izango du aurkari Endesa Ligako final handian. Finaleko lehen partida ostegunean jokatuko dute.

Bi taldeen arteko 12. finala izango da aurtengoa, 1983-84 denboraldian playoff sistema ezarri zutenetik. Hirugarrenez jarraian jokatuko dute finala. Aurreko bietan, txapelduna bosgarren partidan erabaki da. Bosgarren eta azken partida hori kantxa ezberdinetan jokatu dute eta garaipena etxeko taldearentzat izan da beti.

Finaleko egutegia:

1. partida: ekainak 19.

2. partida: ekainak 21.

3. partida: ekainak 24.

4. partida (beharrezkoa izanez gero): ekainak 26 .

5. partida (beharrezkoa izanez gero): ekainak 28.