Itxi

Saskibaloia

Titulurako borroka

Real Madril, Endesa Ligako lehen finalista

Erredakzioa

Beste finalerdian, Valentzia Basketek bosgarren partida behartzea lortu du, Bartzelona ahul baten aurka.

1:22

Real Madril Endesa Ligako finalean izango da Unicajari laugarren partidako luzapenean 79-89 irabazita.  Garaipena partidako azken minutu eta erdian lortu zuten madrildarrek.

Pablo Lasoren taldea aurkaria zein izango den zain da, Bartzelonaren eta Valentziaren arteko finalerdia erabaki gabe dagoelako.

Fitxa teknikoa:

79- Unicaja (17+18+20+18+6): Granger (4), Toolson (17), Suárez (12) Caner-Medley (13), Stimac (7)- hasierako boskotea- Urtasun (0), Sabonis (0), Kuzminskas (9), Calloway (3), Hettsheimeir (6) eta Vázquez (8).

89 - Real Madril (24+13+19+17+16): Llull (22), Rudy Fernández (9), Darden (0), Slaughter (2), Bourousis (8)- bosgarren- Carroll (11), Mirotic (2), Reyes (22), Rodríguez (9) eta Mejri (4).

Valentziak bosgarren partida behartu du

Defentsan eta erasoan egindako lan txukunari esker, Valentzia Basketek aise hartu du mendean Bartzelona 63 eta 81. Kataluniarrek 0 eta 2ko abantaila galdu du eta orain finalerako txartela eskuratzeko bosgarren eta azken partida jokatu beharko dute.

Fitxa teknikoa:

63 - Bartzelona (16+9+14+22): Huertas (7), Navarro (18), Papanikolaou (9), Tomic (2), Lampe (8) –hasierako boskotea-, Sada (1), Dorsey (2), Abrines (5), Oleson (-), Lorbek (-), Nachbar (2) y Pullen (9).

81 - Valencia Basket (20+17+21+20): Lafayette (9), Ribas (9), Van Rossom (17), Lishuk 4), Doellman (14) –hasierako boskotea-, Triguero (4), Sato (15), Lucic (7) y Martínez (2).