Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga, Finalerdiak

Real Madrilek luzapenean irabazi du lehenengo norgehiagoka (98-93)

Erredakzioa

Endesa Ligako lehenengo sailkatuak luzapena behar izan zuen Unicaja on bati irabazteko, finalerdietako lehenengo partidan.

  • Sergio Rodriguez eta Toolson / EFE.

    Sergio Rodriguez eta Toolson / EFE.

Real Madrilek Unicaja bikain bati irabazi zion, luzapenean, Madrilgo Kirol Jauregian (98-93). Kanpoko taldeak ez zuen inoiz neurketa galdutzat eman, eta bukaerara arte borrokatu zen, baina liderraren kontra galdu zuen.

Kantxako kronometroek ordu erdi behar izan zuten martxan jartzeko. Real Madrilek ere denbora behar izan zuen pizteko. Atsedenaldira arte gaizki ibili zen atzean eta aurrean. Atzetik ibili zen partida osoan zehar, baina neurketa irauli eta 83 puntura berdinduta heldu ziren biak bukaerara.

FITXA TEKNIKOA

Real Madril: Rudy Fernandez (12), Mirotic (16), Darden (12), Llull (18) eta Bourousis (8) -hasierako boskotea-, Carroll (1), Rodriguez (15), Diez, Slaughter (8) eta Reyes (8).

Unicaja: Suarez (9), Granger (11), Vazquez (17), Toolson (13) eta Caner-Medley (9) -hasierako boskotea-, Urtasun (9), Calloway (13), Kuzminskas (6), Hettsheimeir (2) eta Stimac (4).

Partzialak: 20-21, 21-31, 26-16 eta 15-10.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea