Saskibaloia
ACB-KO ERREGE KOPA
Real Madril eta CAI, finalerdietan
Erredakzioa
Madrildarrek Kanaria Handia jipoitu zuten (83-60) eta Zaragozako taldeak, Unicaja gainditu (74-79). Gaur, Laboral Kutxaren ordua da.
-
Sergio Rodriguez, Real Madrileko jokalaria. Argazkia: EFE
Real Madrilek eta CAI Zaragozak ACBko Errege Kopako finalerdietarako txartela eskuratu zuten bart.
Madrildarren nagusitasuna handia izan zen lehen laurdenetik (19-9), eta partida kontrolpean izan zuten une oro. CAI Zaragozak, ordea, zailtasun gehiago izan zituen etxeko taldearen kontra. Unicajak finalerdietan egon nahi zuen, baina ezin izan du aurrera egin.
FITXA TEKNIKOA
REAL MADRIL: Llull (6), Darden (2), Rudy Fernandez (17), Mirotic (17) eta Bourousis (6) (hasierako bostekoa); Sergio Rodriguez (4), Carroll (9), Draper (2), Reyes (13), Mejri (2), Slaughter (2) eta Díez (3).
HERBALIFE KANARIA HANDIA: Bellas (10), Newley (7), Hansbrough (9), Baez (5) eta Tavares (16) (hasierako bostekoa); Oliver (1), O'Leary (-), Martin (9) eta Beiran (3).
Partzialak: 19-9, 22-11, 20-23 eta 22-17.
FITXA TEKNIKOA
UNICAJA MALAGA: Vidal (-), Toolson (-), Caner-Medley (21), Suarez () eta Hettsheimeir (-) (hasierako bostekoa); Sabonis (-), Stimac (7), Urtasun (2), Granger (6), Dragic (18), Kuzminskas (18) eta Vázquez (2).
CAI ZARAGOZA: Llompart (5), Roll (11), Sanikidze (12), Rudez (16) eta Shermadini (15) (hasierako bostekoa); Jones (10), Stefansson (3), Tomás (-), Tabu (7) eta Fontet (-).
Partzialak: 11-15, 27-16, 13-25 eta 23-23.