Itxi

Saskibaloia

Errege Kopa

Etxeko taldeak CAI Zaragozaren aurka hasiko du bere ibilbidea

Erredakzioa

Real Madril faborito nagusiak, bestalde, Kanaria Handiaren kontra emango dio hasiera Kopari.

  • Unicajaren entrenamendu bat. Argazkia: EFE.

    Unicajaren entrenamendu bat. Argazkia: EFE.

Saskibaloiko Errege Kopa, egutegiko hitzordurik zirraragarriena, gaur hasiko da Malagan, Laboral Kutxa euskal talde bakarra dela. ETBKn eta eitb.com-en kanporaketa batzuk ikusiko dira.

Gaur, 21:30ean, Unicajak talde zail baten kontra hasiko du ibilbidea: CAI Zaragoza. Aragoiko taldeak neurria hartuta dio Unicajari. Gainera, Malagako taldeak anfitrioiaren madarikazioa du bere kontra. Kopako 30 anfitrioien artean, bik baino ez dute etxean irabazi. Unicaja ere lehiaketatik kanpo geratu zen berak antolatutako bi Kopetan: Real Madrilen aurka, 2001ean, eta Bartzelonaren kontra, 2007an.

Azken bi urteetan, CAI Zaragozak beti irabazi dio Unicajari. Lau aldiz gailendu zaio jarraian, 16 puntuko aldearekin. Anfitrioia 4. dago Ligan, eta estu Euroligan; beraz, Errege Kopa izango du denboraldi ona egiteko aukera. Zoran Dragicen eta Ryan Toolsonen kanpoko jokoa, Nik Caner-Medleyren moldakortasuna eta Fran Vazquezen barne jokoa (2010ean MVP hautatu zuten) izango ditu Unicajak. Damjan Rudez buru duen CAI Zaragoza izango du aurrean, gauzak zailtzeko prest. Norgehiagoka orekatua zuzenean emango dute ETBKn eta eitb.com-en ikusiko da, 21:30etik aurrera.

FITXA TEKNIKOA

UNICAJA MALAGA: Granger, Toolson, Caner-Medley, Suarez eta Vazquez (hasierako ustezko boskotea); Sabonis, Stimac, Urtasun, Vidal, Dragic Kuzminskas eta Hettsheimeir.

CAI ZARAGOZA: Llompart, Stefansson, Sanikidze, Rudez eta Shermadini (hasierako ustezko boskotea); Jones, García, Roll, Norel, Tomás, Tabu eta Fontet.

Lehiaketari 19:10ean emango diote hasiera Real Madril faborito nagusiak (Ligan ez du partidarik galdu) eta Kanaria Handiak (Pedro Martinez du aulkian), sorpresa emateko prest. Kanarietako taldeak kinka larrian jarri zituen liderrak Ligako neurketan.

FITXA TEKNIKOA

REAL MADRIL: Llull, Darden, Rudy Fernández, Mirotic eta Bourousis (hasierako ustezko boskotea); Sergio Rodriguez, Carroll, Draper, Reyes, Mejri, Slaughter eta Diez.

KANARIA HANDIA: Bellas, Newley, Hansbrough, Baez eta Tavares (hasierako ustezko boskotea); Oliver, Cruz, Alvarado, Borovnjak, O'Leary, Martin eta Beiran.