Saskibaloia
Gaur, zozketa
Baskonia, euskal ordezkari bakarra Kopan
Erredakzioa
Real Madril, Valentzia, Bartzelona, Unicaja, Herbalife Kanaria Handia, CAI Zaragoza, Laboral Kutxa eta Iberostar Tenerife dira Endesa Kopan parte hartuko duten taldeak.
-
Baskonia Kopako zozketan izango da. Argazkia: EFE
Otsailaren 6tik 9ra bitartean jokatuko da, Malagan, Endesa Ligako Errege Kopa. Euskal ordezkari bakarra egongo da bertan, Baskonia Laboral Kutxa azken jardunaldian sailkapena ziurtatu ondoren.
Gaur egingo den zozketan Real Madril, Valentzia, Bartzelona eta Unicaja izango dira multzo-buru; gainerako taldeak Herbalife Kanaria Handia, CAI Zaragoza, Laboral Kutxa eta Iberostar Tenerife dira.
Final-laurdenetako lehen partidak otsailaren 6an eta 7an jokatuko dira, finalerdiak otsailaren 8an, larunbatean, eta finala igandean, 18:00etan.