Saskibaloia
Aurkezpen ofiziala
Bilbao, Espainiako Munduko Txapelketako egoitza
Erredakzioa
Gaur izan da aurkezpen ofiziala, Bilbao eta Bizkaia 2014ko Espainiako Saskibaloiko Mundialaren egoitza izango dira. Abuztuaren 30etik irailaren 14ra jokatuko da.
-
Bizkaia Arena
Bilbao-Bizkaia hautagaitza goizean aurkeztu dute Bizkaiko Foru Aldunduan, Espainiako 2014ko Munduko Txapelketara begira.
Bizkaia Arenak (BEC) Fiba 2014 Munduko Kopako 15 partida hartuko ditu abuztuaren 30a eta irailaren 4a artean. Lehen fase horretan 24 herrialde lehiatuko dira, lau multzotan banatuta.
Bizkaian jokatuko den aurreko fasean sei taldek neurtuko dituzte indarrak, talde horiek zeintzuk diren otsailean iragarriko dute.