Saskibaloia
Endesa Liga
Euskal taldeek liga hasiera oso kaskarra egin dute
Erredakzioa
Bilbao Basketek lau porrot jaso ditu, eta sailkapeneko azkenengo postuan dago. Laboral Kutxak eta Gipuzkoa Basketek garaipen bakarra eskuratu dute.
-
Raul Lopez, Real Madrilen aurka. Argazkia: EFE
Euskal taldeek oso gaizki hasi dute 2013-2014ko Endesa Liga, eta sailkapeneko azkenengo postuetan murgilduta daude. Bilbao Basketek ez du garaipenik lortu, eta sailkapeneko azkena da, lau porrot jasota. Baskoniak eta Gipuzkoa Basketek garaipen bakarra lortu dute, eta azkenengo postuetatik irten ezinik daude.
Bizkaiko taldeak eta Sito Alonsoren gizonek hil edo biziko norgehiagoka jokatuko dute larunbatean (19:15ean). Rafa Pueyoren taldeak denboraldiko aurreneko garaipena bilatuko du Ilunben. Hala ere, Gipuzkoa Basketek sailkapenean aurrerapauso garrantzitsua emateko abagunea izango du, eta jokalariek zaleen aurrean irabazi nahiko dute derbia.
Laboral Kutxak neurketa oso garrantzitsua jokatuko du Valladoliden igandean, 12:15ean. Scarioloren gizonek bigarren garaipena lortzeko premia dute, eta Valladolid sailkapenean gainditzeko aukera izango dute.