Itxi

Saskibaloia

79-83

Real Madrilek Superkopa irabazi du, Barça mendean hartuta

Erredakzioa

Pablo Lasoren taldeak hirugarrenez irabazi du txapelketa, iaz ere Zaragozan irabazi ostean.

  • Sergio Rodriguez txapelketako jokalari onena izendatu dute. Efe.

    Sergio Rodriguez txapelketako jokalari onena izendatu dute. Efe.

Real Madrilek 2013ko Endesa Superkopa irabazi du, finalean Bartzelona 79 eta 83 mendean hartuta. Partida Gasteizko Buesa Arenan jokatu dute.

Pablo Lasoren taldeak iaz ere irabazi duen txapelketa, Zaragozan eta dagoeneko hiru Superkopa ditu palmaresean.

Bestalde, Sergio Rodriguez joko antolatzaile kanariarra txapelketako jokalari onena izendatu dute.

Bartzelonak eta Real Madrilek joko erasokorraren alde egin eta erakustaldia eman dute. Atzeko aldean zulo asko utzi dituzte eta saskiratzeak erraz iritsi dira, bata bestearen atzetik.

Lehenengo laurdenean oreka izan da nagusi, baina madrildarrek zortzi puntuko aldea zabaltzea lortu dute (21-29).

Ondoren, Bartzelonak 35 puntura berdintzea lortu du, baina egungo txapeldunak ez du amore eman eta atsedenaldira bi puntuko aldearekin iristea lortu du (44-46).

Hirugarren laurdenean, jokoa ilunagoa izan da eta Madril hobeto aritu da, markagailuko aldea zazpi puntura handitzea lortu dute, 56-63, azken laurdenaren faltan.

Emozioa nagusi izan da azken minutura arte. Baina Mirotic kataluniarraren bosgarren faltak min handia egin dio bere taldeari eta ondorengo jaurtiketa libreetan Sergio Rodriguezek eta Nicola Miroticek titulua Madrilen eskuetan utzi dute.

Fitxa teknikoa:

79 - Barcelona (21+23+12+19): Huertas (17), Abrines (5), Papanikolau (7), Tomic (21)-cinco inicial-, Sada (6), Dorsey, Lampe (10), Oleson (8), Pullen (2).

83 - Real Madrid (29+17+17+20): Llull (3), Darden (11), Rudy (12), Mirotic (20), Bourousis (8)-cinco inicial-, Rodríguez (18), Slaughter (2), Reyes (9), Carroll, Draper.