Itxi

Saskibaloia

59-83

Espainiak aise irabazi dio Georgiari

Erredakzioa

Juan Antonio Orenga hautatzaileak zuzentzen duen selekzioak 59-83 irabazi du Eurobasketeko lehen faseko azken partida. Italia, Grezia eta Finlandia izango dituzte aurkari bigarren fasean.

  • Marc Gasol. Argazkia: EFE

    Espainiak 59-83ko emaitzarekin irabazi dio Georgiari. Argazkia: EFE

Espainiako saskibaloi selekzioak 59-83ko emaitzarekin irabazi dio Georgiari Europako Txapelketako lehen faseko azken partida. Garaipen honek ez du Espainiaren multzoko sailkapenean eraginik izan.

Italia, Grezia eta Finlandia izango ditu aurkari Espainiak Eurobasketeko bigarren fasean.

Fitxa teknikoa:

59 - Georgia (17+12+10+20): Tsintsadze (6), Shermadini (10), Hickman (7), Patsatsia (3) eta Sanikidze (8) -hasierako bostekoa-, Metreveli (4), Pkhakadze, Sanadze (7), Burjanadze (2), Lezhava (7) eta Tskitishvili (5).

83 - Espainia (17+24+21+21): Aguilar (2), Rudy (11), Calderón (3), Ricky (16), eta Gasol (4) -hasierako bostekoa-, Rodríguez (15), Rey (6), Claver (4), Llull (11), San Emeterio (3), Gabriel (5) eta Mumbru (3).

Epaileak: Borys Ryzhyk (UKR), Aleksandar Milojevic (MKD) eta Omer Esteron (ISR).