Itxi

Saskibaloia

Eurobasket

Esloveniak ezustekoa eman du Espainiaren aurka (78-69)

Erredakzioa

Juan Antonio Orengaren gizonek akatsak egin dituzte azkenengo laurdenean, eta Dragic anaiek erakustaldia eman dute erasoan. Espainiak bai ala bai irabazi beharko du Txekiar Errepublikaren kontra.

  • Eslovenia Espainiaren aurkako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Eslovenia Espainiaren aurkako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak 78-69 galdu du Esloveniaren aurka, Eurobasketeko bigarren norgehiagoka. Juan Antonio Orengaren mutilek ezin izan dute etxeko taldea gainditu, Kroaziaren aurka garaipen garrantzitsua lortu ondoren. Esloveniak asko sakatu du azkenengo minutuetan, eta Dragic anaiek erakustaldia eman dute erasoan (Goranek 18 puntu eta Zoranek 12). Marc Gasolek (17 puntu) eta Jose Calderonek (14 puntu) ez dute taldekideen laguntza handirik eduki, eta Espainiak aurreneko porrota jaso du.

Espainiarrek atseden eguna izango dute ostiralean, eta larunbatean hil ala biziko neurketa jokatuko dute Txekiar Errepublikaren aurka.

- Fitxa teknikoa:


78 - Eslovenia (9+16+27+26): Slokar (2), Balazic (3), Blazic, G. Dragic (18) eta Z. Dragic (12) -hasierako bostekoa-, Lakovic (7), Joksimovic, Muric (6), Nachbar (14), Lorbek (5), Vidmar (5) eta Begic (6).

69 - Espainia (14+19+18+18): Rudy (5), Rodriguez (7), Claver (3), Llull (2) eta Gasol (17) -hasierako bostekoa-, Aguilar (5), Rey (3), Calderon (14), Ricky (6), San Emeterio (3) eta Mumbru (4).