Saskibaloia
68-40, Kroaziaren aurka
Espainiak garaipenarekin ekin dio Eurobasketari
Erredakzioa
68-40ko emaitzarekin irabazi dio Kroaziari Eurobasketeko lehen partida.
-
Marc Gasol eta Ante Tomic Espainia-Kroazia partidan (68-40). Argazkia: EFE
Espainiako saskibaloi selekzioak garaipenarekin ekin dio Eslovenian jokatzen ari den Eurobasket txapelketa. Espainiak 68-40eko emaitzarekin irabazi dio Kroaziari.
Emaitzak adierazten duen baino lan gehiago egin behar izan dute Espainiako jokalariek. Orengak zuzentzen duen taldeak huts mordoa egin du erasoan partidaren hasieran, eta defentsan lan gogorra egin behar izan dute Kroaziak markagailuan alde ez egiteko. Dena den, bigarren zatian Espainia nagusi izan da, eta garaipena lortu du 28 puntuko aldearekin.
Fitxa teknikoa:
68 - Espainia (24+9+16+19): Rudy (15), Calderon (13), Ricky (7), Claver eta Marc Gasol (14) –hasierako bostekoa-, Aguilar (2), Rodríguez (5), Rey, San Emeterio (3), Llull (5), Gabriel eta Mumbru (4).
40 - Kroazia (9+11+17+3): Bogdanovic (12), Ukic (7), Simon (3), Markota eta Zoric (8) –hasierako bostekoa-, Tomic (3), Draper, Saric (4), Rudez (3) eta Mario Delas.
Epaileak: Olegs Latisevs (LET), Petar Obradovic (BIH) eta Gentian Cici (ALB).