Saskibaloia
Espainia, faborito nagusia
Esloveniako Eurobasketa abian da
Redacción
Espainiako selekzioak titulua defendatuko du, baina Pau Gasolen, Serge Ibakaren eta Juan Carlos Navarroren bajak erabakigarriak izan daitezke. Frantziak mendekua hartu nahi du.
-
Espainia-Britainia Handia, lagunartekoa. Argazkia: EFE
Esloveniako Eurobasket asteazken honetan hasiko da, eta Espainia da urrezko domina lortzeko faborito nagusia. Juan Antonio Orengaren gizonek hirugarren garaipena jarraian eskuratzeko abagunea dute, eta irailaren 22an jokatuko den finalean egoteko faborito argiak dira.
Hala ere, Espainiak Pau Gasol eta Juan Carlos Navarro beteranoen bajak asko nabarituko ditu, eta Serge Ibakaren indarraren falta ere edukiko du, taula azpian.
Eurobasketen historian SESBek eta Jugoslaviak bakarrik lortu dituzte hiru garaipen jarraian , eta Orengaren taldeak marka berdintzeko aukera izango du.
Lehia handia izango da, selekzioek ondo prestatu baitute Europako Txapelketa. Frantziak mendekua hartu nahiko du Lituaniako finala galdu ondoren, eta Parker eta Batum NBAko jokalariekin frantziarrek erasoan indar gehiago lortu dute. Lituaniak erakustaldiak eman ditu lagunartekoetan, eta Valanciunas pibotak argi utzi du taula azpian aise agintzeko gai dela. Greziak ere finalean egon nahi du, eta Spanoulisekin borrokatzeko prest dagoela erakutsi nahi du.