Itxi

Saskibaloia

72-84

Titulurako urrats bakarrera dago Real Madril, Reyes bikainari esker

Erredakzioa

Bartzelona atzetik joan zen ia partida osoan. Bukaera arte lehia estua izango zela zirudienean, Llullen hiruko batek eta Miroticen bik Bartzelonak markagailua iraultzea saihestu zuten.

  • Real Madrileko jokalariak, garaipena ospatzen. Efe.

    Real Madrileko jokalariak, garaipena ospatzen. Efe.

Felipe Reyesen joko bikainak (20 puntu eta 5 errebote) eragin handia izan zuen Real Madrilek Bartzelonaren kontra Palaun lortutako garaipenean (72-84). Madroldarrek garaipen bakarra behar dute Endesa Ligako titulua eskuratzeko.

Real Madrilek kontrolpean izan zuen Bartzelona ia partida guztian, kataluniarrek Juan Carlos Navarroren jokoaren mendekotasun handiegia baitute. Navarrok 20 punti egin zituen.

Izan ere, lehen minutuetan Navarro izan zen Barçaren euskarri bakarra. Jokalariak erasoa bere gain hartu zuen eta lehen zortzi puntuetatik sei berak sartu zituen.

Real Madrilek, aldiz, joko biziagoa egin zuen, defentsa joko bikanean oinarrituta, eta trantsizio onak eginez. Llullen eta Rudy Fernandezen barneraketek min handia egiten zuten Bartzelonaren defentsan.

Atsedenaldian, markagailua 35-41 zen, madrildarren alde.

Kataluniarren defentsak hobera egin zuen bigarren zatian, baina madrildarrek jaurtitzeko bigarren aukera bat zuten ia beti, erasoko errebotean maisu direlako.

Azken laurdenaren hasierarako, Real Madrilek sei puntuko abantaila zuen (50-56).

Baina momentu horretan Reyes berriro agertu zen eta zurien aldea zabaltzea lortu zuen (52-61 32. minutuan). Bartzelonarrek, hala ere, partidan sartzea lortu zuten hurrengo jokaldietan (65-69 26. minutuan).

Bukaera arte lehia estua izango zela zirudienean, Llullen hiruko batek eta Miroticen bik Bartzelonak markagailua iraultzea saihestu zuten. Madrilek garaipen bakarra behar du Liga titulua eskuratzeko.