Saskibaloia
93-65
Real Madrilek CAI jipoitu du eta hiru aukera dauzka finalean sartzeko
Erredakzioa
Hirugarren partida asteartean jokatuko dute, Zaragozan.
-
Madrildarrak 2 eta 0 dira aurretik finalerdietako kanporaketan. Efe.
Real Madrilek mendean hartu du Zaragoza 93 eta 65 finalerdietako play offetako bigarren partidan. Ondorioz, madrildarrak 2 eta 0 dira aurretik eta hiru aukera dazkate finalerako txartela eskuratzeko.
Hasierako minutuetan jokoan nagusitasunik sumatu ez bazen ere, bigarren laurdenean bizitasun gehiago agertu zuten bi taldeek.
Rudy hasierako boskotean izan zen, aurreko partidan kolpe handia hartu arren, eta horri esker Real Madril nagusitzen hasi zen: bai defentsan eta bai saskiratzeetan.
Gauzak horrela, hirugarren laurdena amaitzeko hiru minutu eskas falta zirenean, madrildarrek 30 puntuko aldea zuten markagailuan (73-43).
CAI ezinean aritu zen eta Pablo Lasoren gizonek lasai ekin zioten partidaren azken txanpari. Azkenean, 93 eta 65 madrildarren alde.
Hirugarren partida asteartean jokatuko dute, Zaragozan.
Fitxa teknikoa:
93 - Real Madril (24+25+25+19): Rudy (10), Suárez (10), Mirotic (10), Llull (6) y Begic (8) –hasierako boskotea-, Rodríguez (11), Slaughter (4), Carroll (18), Darden (5), Hettsheimeir, Draper (6) eta Reyes (5).
65 - CAI Zaragoza (13+22+14+16): Jones (2), Roll (10), Van Rossom (10), Toppert (3) y Aguilar (10) –hasierako boskotea-, Rudez (5), Golubovic (11), Stefansson, Fontet (2), García eta Llompart (12).