Itxi

Saskibaloia

69-63

Barçak sufritu egin du Herbalife lehen partidan mendean hartzeko

Erredakzioa

Xavi Pascualesn mutilak, Juan Carlos Navarro buru zutela (14 puntu), ACB ligako finalerdietako lehen partida bereganatu zuten.

  • Kanariarrek lanak eman zizkioten Bartzelonari finalerdietako lehen partidan. Efe.

    Kanariarrek lanak eman zizkioten Bartzelonari finalerdietako lehen partidan. Efe.

Bartzelona Regal Herbalife Kanaria Handia taldeari gailendu zaio (69-63). ACBko egungo txapelduna da Bartzelona eta, hirugarren laurdenean egindako lan txukunari esker, 10 puntuko aldea iraultzea lortu zuen, finalerdietako kanporaketako lehen garaipena eskuratzeko.

Xavi Pascualen mutilak, Juan Carlos Navarro buru zutela (14 puntu), ACB ligako finalerdietako lehen partida bereganatu zuten. Kanariarrek Ryan Toolson izarraren hutsa nabaritu zuten. Toolsonek arazoak ditu belaunean eta ez zuen ohiko maila eman.

Kanariarrek 21 puntu egin zituzten lehen laurdenean eta Xavi Pascualek bere jokalariei bultza egin behar izan zien aurkariaren erasoari aurre egin ziezaioten.

Gauzak horrela, Sarunas Jasikevicius eta Juan Carlos Navarroren lan txukunari esker, Bartzelona 30 eta 31 hurbildu zen atsedenaldirako.

Bigarren zatian, kataluniarrak suspertu egin ziren eta Navarroren agindupean garaipena lortu zuten.

Partiduko fitxa:

69 - Bartzelona Regal (16+13+26+14): Huertas (4), Navarro (14), Wallace (13), Tomic (8), Rabaseda (-) –hasierako boskotea-, Sada (7), Todorovic (-), Jasikevicius (2), Mavrokefalidis (2), Ingles (6), Oleson (9) eta Lorbek (4).

63 - Herbalife Canaria Handia (21+9+15+18): Guerra (4), Newley (13), Bellas (11), Baez (12), Nelson (21) –hasierako boskotea- Toolson (2), Dominguez (-), Alvarado (-), Tavares (-), Oguchi (-), Beirán (-) eta Slokar (-).