Itxi

Saskibaloia

Real Madril

Pablo Laso, fase erregularreko entrenatzaile onena

Erredakzioa

Estreinakoz jaso du Real Madrileko entrenatzaile gasteiztarrak sari hori, Saskibaloiko Entrenatzaileen Elkartearen eskutik.

  • Pablo Laso, fase erregularreko entrenatzaile onena

    Pablo Laso. Argazkia: EFE

Pablo Laso Real Madrileko teknikari gasteiztarra da fase erregularreko entrenatzaile onena. Hala uste du behintzat Saskibaloiko Entrenatzaileen Elkarteak. Sari hori eskuratzen duen lehen aldia da, lana ondo egindaren isla.

Azken bi denboraldietan Superkopa eta Errege Kopa bana irabazi ditu, eta Euroligako final-laurdenetara iritsi da. Aurten, lider moduan itxi du Endesa liga Real Madrilek, 30 partida irabazita eta 4 galduta. Denboraldia playoffetan biribiltzea du orain erronka nagusia Lasok.