Itxi

Saskibaloia

Euroliga

Olinpiacos finalerako sailkatu da, CSKA suntsituta (52-69)

Redacción

Igandean jokatuko den Londreseko final handirako txartela lortu dute greziarrek, merezita.

  • Olinpiacosek Euroligako finala jokatuko du

    Olinpiacos-CSKA. Argazkia: EFE

Olinpiacosek Euroligako finalerako txartela eskuratu du, finalerdietan Moskuko CSKA mendean hartuta (52-69), erraz. Greziako taldea izan da nagusi, hasieratik, eta merezitako garaipena erdietsi du.

Ettore Messinaren CSKA zen titulua irabazteko faborito nagusia, baina ez da partidari buelta emateko gai izan. Olinpiacosek intentsitate handiko partida egin du, eta ez dio aurkariari aukerarik eman.

Fitxa teknikoa:

52. CSKA Mosku: (17+11+8+16): Teodosic (5), Kaun (7), Weems (13), Khryapa (11), Jackson (7) - hasierako boskotea - Micov (3), Kristic (2), Erceg (2), Voronov (0), Papaloukas (0), Vorontsevich (2).

69. Olinpiacos: (24+16+13+16): Law (6), Papanikolaou (5), Printezis (6), Spanoulis (8), Powell (0) - hasierako boskotea - Hines (13), Antic (13), Perperoglou (8), Shermandini (5), Sloukas (5), Katsivelis (0).