Itxi

Saskibaloia

Errege Kopa

Bartzelonak irabazi du Gasteizko Errege Kopa

Erredakzioa

Xavi Pascualen mutilek aise gainditu dute Valentzia Basket (85-69), Gasteizko Errege Kopako final handian. Mickealek jaso du jokalari onenaren saria.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Bartzelonak Regalek irabazi du 2013ko Gasteizko Errege Kopa. Kataluniako taldeak 85-69 mendean hartu du Valentzia Basket, finalean. Xavi Pascualen mutilek Kopako 23. titulua lortu dute Buesa Arenan.

Azkeneko lau finaletatik hiru irabazi ditu Bartzelonak. 2010ean Bilbon (80-61) eta 2011n Madrilen (68-60), Real Madril gainditu zuen, baina iaz Pablo Lasoren mutilen aurka galdu zuten (74-61).

Xavi Pascualen gizonek Endesa Ligan denboraldi kaskarra daramate, baina aurreneko titulu garrantzitsua irabazi dute. Final-laurdenetan, Bartzelonak garaipen ikusgarria lortu zuen Real Madrilen aurka, eta finalean Valentzia aise gainditu du.

Perasovicen mutilek ahalegin handia egin behar izan dute partidan bizirik jarraitzeko, baina Erazem Lorbekek markagailuko aldea handitu egin du, azkeneko laurdenean. Pete Mickealek jaso du jokalari onenaren saria.

- Fitxa teknikoa:

85 - FC Bartzelona Regal (17+19+25+24): Sada (7), Navarro, Mickeal (14), Wallace (6) eta Tomic (13) -hasierako bostekoa-; Huertas (13), Oleson (12), Lorbek (10), Jawai (10), Rabaseda eta Todorovic ().

69 - Valentzia Basket (18+15+20+16): San Miguel, Ribas (8), Kelati, Doellman (14) eta Lishchuk (2) -hasierako bostekoa-; Markovic (14), Rafa Martinez (10), Pietrus (4), Faverani (12) eta Dubljevic (5).

Partzialak: 17-18, 36-33 (atsedenaldia); 61-53 eta 85-69 (amaiera).