Itxi

Saskibaloia

Final-laurdenak

Valentzia Basketek lortu du finalerdietarako txartela (77-59)

Erredakzioa

Valentziako taldeak 77-59, erraz, gainditu du Estudiantes. Perasovicen mutilek, Bilbao Basket-Herbalife neurketako irabazlearen aurka jokatu dute.

  • Valentzia-Estudiantes. Argazkia: EFE

    Valentzia-Estudiantes. Argazkia: EFE

Valentzia Basket jaun eta jabe izan da Buesa Arenan, Asefa Estudiantesek Carl Englishen azken orduko baja garrantzitsua izan baitu. Perasovicen mutilek finalerdietarako txartela lortu dute (77-59), eta Herbalife Kanaria Handia-Uxue Bilbao Basket partidako garailea izango da hurrengo aurkaria.

Vitor Faverani pibotak erakustaldia eman du kantxan (23 puntu, 11 errebote eta 32ko balorazioa), eta Valentziako taldea oso garaipen erosoa lortu du Txus Vidorretaren mutilen aurka.

- Fitxa teknikoa:

77 - Valentzia Basket (15+22+19+21): San Miguel (6), Ribas (3), Kelati (10), Doellman (5) eta Lischuk (5) –hasierako bostekoa-; Markovic (4), Rafa Martinez (17), Pietrus (1), Faverani (23), Dubljevic (3) eta Abia (-).

59 - Asefa Estudiantes (13+12+16+18): Granger (16), Kuric (7), Kirksay (5), Gabriel (9) eta Barnes (2) –hasierako bostekoa-; Fernandez (5), Fisher (5), Clark (2), Nogueira (8) eta Vicedo (-).

Partzialak: 15-13, 37-25 (atsedenaldia); 56-41 eta 77-59 (amaiera).