Saskibaloia
108-111
Bartzelonak finalerdietarako txartela lortu du Real Madrili irabazita
Erredakzioa
Talde katalanak 108-111eko emaitzarekin lortu du garaipena Buesa Arenan, eta Kopako finalerdietarako sailkatu da. Bi luzapen izan ditu partidak, eta ikuskizun bikaina eskaini dute bi taldeek.
Bartzelonak saskibaloiko Errege Kopako finalerdietarako txartela lortu du Real Madril txapelketatik at utzita. Talde katalanak 108-111ko emaitzarekin irabazi dio Endesa Ligako liderrari, final-laurdenetan.
Lehen laurdenean Bartzelona izan da nagusi. Real Madrilek ez du bere jokoa aurkitu, eta Xavi Pascualek zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan da. Talde katalanak, zazpi puntuko abantaila lortu du lehen hamar minutuen amaieran (18-25). Bigarren laurdenean, ordea, Real Madrilek hobeto jokatu du, eta aldeak murriztea lortu du. Partida, Barçaren aldeko 46-49ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.
Partida oso parekatua izan da atsedenalditikk bueltan. Hirugarren laurdena, 60-64ko emaitzarekin bukatu da, eta azken laurdena emozioz beteta egon da. Bartzelonak bi puntuko abantaila izan du azken segundoetan (75-77), baina Real Madrilek ez du etsi, eta luzapena behartu du (77-77).
Luzapenari bikain ekin dio Bartzelonak, baina Real madrilek azkar erantzun du, eta partida parekatzea lortu du. Luzapena amaitzeko segundo gutxi falta zirenean Real Madrilek hiru puntuko abantaila izan du (93-93), baina Barçak azken segundoan sartutako saskiratzeak, bigarren luzapena behartu du (93-93).
Bigarren luzapenari bikain ekin dio Bartzelonak, eta bazirudien bigarren luzapen hau aise irabaziko zuela. Real Madrilek, ordea, azken uneraino borrokatu du, eta estu jarri du partida (108-109). Bartzelona ez da urduri jarri azken jabetzan, eta 108-111ko emaitzarekin irabazi du partida.
Fitxa teknikoa:
108 - Real Madril (18+28+14+17+1615): Draper (2), Llull (23), Rudy Fernández (15), Mirotic (17) eta Begic (-) -hasierako bostekoa-; Sergio Rodriguez (18), Carroll (17), Suárez (2), Reyes (2), Slaughter (8) eta Hettsheimer (4).
111 - FC Bartzelona Regal (25+24+15+13+16+18): Sada (2), Navarro (11), Mickeal (26), Wallace (11) eta Tomic (20) -hasierako bostekoa-; Huertas (13), Jasikevicius (-), Oleson (5), Rabaseda (-), Lorbek (17) eta Jawai (6).
Partzialak: 18-25, 46-49 (atsedenaldia); 60-64, 77-77 (40'), 93-93 (lehen luzapenean) eta 108-111 (bigarren luzapenean).
Epaileak: Hierrezuelo, Bulto eta Jimenez.