Itxi

Saskibaloia

Gasteizen

Real Madril-Regal Bartzelona partida Errege Kopari hasiera emateko

Erredakzioa

Bi talde hauen arteko partida, 19:00etan hasiko da Gasteizeko Buesa Arenan. Ondoren, 21:30ean eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute Caja Laboral-CAI Zaragoza norgehiagoka.

  • Navarro-Reyes

    REal Madril-Bartzelona, Gasteizeko Kopako lehen partida. Argazkia: EFE

Real Madrilek eta Regal Bartzelonak jokatuko dute Gasteizeko Errege Kopako lehen partida ostegun honetan. Fernando Buesa Arena pabilioian jokatuko den norgehiagoka, 19:00etan hasiko da.

Bartzelonak Navarroren zalantza du partida honetarako, baina azken jardunaldietan joko ona azaldu du Pascualek zuzentzen duen taldeak. Olesonen fitxaketarekin kalitate handiagoko taldea osatu du Barçak.

Talde merengea Endesa Ligako lider sendoa da, eta Euroligan ere bikain dabil. Joko ona azaldu du orain arte Pablo Lasoren taldeak. Euskal entrenatzaileak ez du bajarik txapelketa honetarako. Real Madrilek partida bakarra galdu du Endesa Ligan, eta Bartzelonaren aurka izan zen.