Saskibaloia
Faboritoak
Real Madril eta Caja Laboral gorputzaldi onean heldu dira Kopara
Erredakzioa
Bi taldeek Endesa Ligako azken bost neurketak irabazi dituzte. Txapeldunak azken fasera azken partidak irabazita heltzen direla dio Kopako historiak.
-
Argazkia: EFE
Real Madril eta Caja Laboral Baskonia unerik goxoenean heltzen dira Gasteizko Errege Kopara; izan ere, bi taldeek azken bost partidatan bost garaipen lortu dituzte Endesa Ligan. Bien bitartean, Valentzia Basketek azken bost neurketetatik lau galdu ditu.
Txapeldunak, gehienetan, azken fasera azken partidak irabazita heltzen direla dio Errege Kopako historiak. Horrela, txapeldunak bolada onekin heldu ohi dira Kopara.
Estatistika historikoak kontuan izan ezkero, Real Madril eta Baskonia faborito nagusiak dira; izan ere, azken bost norgehiagokak irabazi dituzte. Ondoren Barça agertuko litzateke faboritoen zerrendan, azken lau partidak irabazita.
Gainerako taldeek, Valentzia Basketek, CAI Zaragozak eta Bilbao Basketek bolada txarrei amaiera eman nahi diete Kopan. Azken partida galdu dute hiru taldeek, eta azken bost partidatan balantze negatiboa izan dute.
Pronostikoak hautsiz
Errege Kopako azken 17 edizioetan, soilik hiru taldek txapelketa irabaztea lortu dute, Ligako azken partida galdu ostean.
Ligan porrota jaso ostean garaipena lortu zuen azken taldea Caja Laboral izan zen, 2009ean, Madrilen.
Dusko Ivanovicek zuzendutako FC Bartzelonak 2007an eta Gasolen Barçak 2001ean gauza bera erdietsi zuten.