Saskibaloia
2016. urtera arte
Olesonek Barçan jokatuko duela baieztatu du Baskoniak
Erredakzioa
Bestalde, aurreakordiora iritsi da Caja Laboral Joventut taldeko David Jelinek jokalariarekin.
-
Brad Olesonen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Brad Olesonek Bartzelona Regalen jokatuko duela baieztatu du Caja Laboral Baskoniak. Eskolta estatubatuarra Bartzelonara abiatu da dagoeneko azterketa medikoa gainditzeko asmoz. "Saski Baskonia eta FC Bartzelona aurreakordiora iritsi dira Brad Olesonen fitxaketarako", dio Baskoniaren oharrak. Jokalariak 2016. urteko ekaina arte sinatuko du.
Juan Carlos Navarroren bajak Olesonen fitxaketa bizkortu du. Barçan oraindik ez dakite Navarrok Kopa jokatu ahal izango duen. Olesonek ezin izango du Euroligan parte hartu, Baskoniarekin jokatu baitu. Lau denboralditan 130 partida jokatu ditu Olesonek Baskoniaren elastikoarekin: fase erregularreko 108, eta 'play off'eko 22.
Bestalde, aurreakordiora iritsi da Caja Laboral Joventut taldeko David Jelinek jokalariarekin.