Itxi

Saskibaloia

ACB Kopa

Caja Laboral-CAI eta Kanaria Handia-Bilbao Basket, final-laurdenetan

Erredakzioa

Real Madril-Bartzelona Regal eta Asefa Estudiantes-Valentzia dira final-laurdenetako beste bi kanporaketak. Finalean bakarrik neurtuko lituzkete indarrak Baskoniak eta Bilbao Basketek.

0:49

Gasteizen jokatuko den ACB Kopako kanporaketak zozketatu dituzte dagoeneko. Final-laurdenetan, CAI Zaragozaren aurka jokatuko du Caja Laboral Baskoniak, eta Uxue Bilbao Basketek Kanaria Handia izango du aurkari. Partida erakargarriena Real Madrilek eta Bartzelona Regalek jokatuko dute. Azken kanporaketa Asefa Estudiantes-Valentzia da. Azpimarratzekoa da finalean bakarrik neurtuko lituzketeela indarrak Baskoniak eta Bilbao Basketek.

ACB Kopako final-laurdenak:

Real Madril-Bartzelona Regal

Caja Laboral Baskonia-CAI Zaragoza

Kanaria Handia-Uxue Bilbao Basket

Asefa Estudiantes-Valentzia

Finalerdiak:

Real Madril-Bartzelona kanporaketako irabazlea / Caja Laboral-CAI kanporaketako irabazlea

Bilbao Basket - Kanaria Handia / Estudiantes-Valentzia kanporaketako irabazlea