Itxi

Baskonia

EUROLIGA

Porrot argiarekin esan dio agur Baskoniak aurtengo Euroligari, Milanen (111-89)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Pablo Lasoren taldeak etxetik kanpo beste neurketa bat galduta itxi du aurten bere Europako ibilbidea, jokoan ezer ez zegoen lehia batean.

  • Sedekerskis (ezkerrean) eta Mirotic (eskuinean), lehiako jokaldi batean. Argazkia: EFE

    Sedekerskis (ezkerrean) eta Mirotic (eskuinean), lehiako jokaldi batean. Argazkia: EFE

Baskoniak jipoia (111-89) jaso du EA7 Emporio Armani Milan Italiako taldearen aurka ostegun honetan Unipol Forum kantxan. Gasteizko taldeak lehen zati oso eskasa jokatu du, eta etxekoak, aldiz, oso eraginkor aritu dira hiruko marratik; horrela, lehia erabakita iritsi da atsedenaldira (62-35).

Joan zen astean Buesa Arenan ASVELen aurka gertatu bezala, Pablo Lasoren mutilek ez zuten ezer jokoan, baina etxetik kanpo jokatzeak anbizioa kendu die Baskoniako jokalariei, beste behin; izan ere, etxetik kanpo bi garaipen besterik ez du lortu aurtengo Euroligan. Baskoniaren helburua, gaur egun, Endesa Ligako play-offetara sailkatzea da, eta pizgarriak falta izan zaizkio Milanen.

Etxekoek ere ez zuten ezer jokoan; alabaina, hori ez da oztopo izan Lombardiako taldeko hainbat jokalarik jardun bikaina egin zezaten. Nikola Mirotic (40 puntuko balorazioa) eta Zach Leday jokalarien artean, esaterako, 55 puntu eta 15 errebote bildu dituzte, eta Gasteizko taldeak ezer gutxi egin ahal izan du horren aurrean.

Fitxa teknikoa:111 - Armani Milan (31+31+20+29): Mannion (8), Tonut (-), Ricci (7), Mirotic (23) eta Leday (32) –hasierako bostekoa–: Caruso (4), Flaccadori (6), Gillespie (-), Lonati (-), Bortolani (2), Ousmane Diop (11) eta Brooks (18).

89 - Baskonia (18+17+24+28): Forrest (7), Howard (8), Sedekerskis (5), Moneke (9) eta Khalifa Diop (8) –hasierako bostekoa–; Raieste (7), Savkov (-), Luwawu-Cabarrot (8), Jaramaz (-), Samanic (19), Rogkavopoulos (10) eta Hall (10).

Epailea: Emin Mogulkoc (Turkia), Borys Ryzhyk (Ukraina), Arturas Sukys (Lituania). Khalifa Diop kaleratu dute 35. minutuan, 5. falta pertsonala adierazita, eta Flaccadori kirolez kontrako falta adierazi diote 10. minutuan.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
25 18:00 - 19:30 SASKIBALOIA | Bilbao Basketi harrera Bilboko udaletxean
25 19:00 - 21:30 ZESTA-PUNTA | Iron Cup
26 22:10 - 00:30 PILOTA | B Serieko Buruz Burukoa: Agirre vs Zubizarreta III // Salaberria vs De La Fuente

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen