Baskonia
Caja Laboral-Unicaja (90-79)
Baskonia berpiztu da
Erredakzioa
Caja Laboralek partida handia jokatu du arerio handi baten aurrean. Arabarrek neurketa osoan zehar agindu eta azken laurdenean norgehiagoka ixten asmatu dute.
Fitxa teknikoa:
90. Caja Laboral (26+14+26+24): Heurtel (11), Oleson (14), Nocioni (8), Bjelica (10), Lampe (17) -hasierako bostekoal-, San Emeterio (12), Pleiss (7), Cabezas (5) eta Causeur (6).
79. Unicaja (14+21+25+): Calloway (6), Simon (16), Urtasun (2), Vazquez (11), Zoric (6)-hasierako bostekoa-, Gist (10), Perovic (7), Williams (17), Dragic (2), Lima eta Jimenez.
Caja Laboral Baskoniak Unicaja 90-79 hartu du mendean, Buesa Arenan. Horrela, Zan Tabak Baskoniako entrenatzaileak lehen garaipena eskaini die jarraitzaileei etxean, Zalgirisen aurkako porrotaren ostean. Gasteizko taldeak itxura ona eman du gaurkoan.
Tabaken taldea oso bizi kantxaratu da, Kaunaseko itxura txarra ezabatzeko asmoarekin. Lehen laurdenean Baskonia oso sendo azaldu da erasoan, eta baita taula azpian ere. Horrela, errebotea aurreko partidatan baino ilusio handiarekin bilatu dute.
Arabarrek markagailuan alde egin dute eta denboraldiko lehen laurden onena jokatu dute (26-14).
Hala ere, bigarren laurdenean Caja Laboralek ez du berdin asmatu eta erasoan zenbait baloi galdu ditu. Unicajak galerak kontraerasoa bideratzeko aprobetxatu ditu eta markagailuan hurbildu da (40-37). Lampek eta Olesonek lehen zati bikaina jokatu dute.
Atsedenaldiaren ostean Caja Laboral hiruko bi saskiratze sartu ditu jarraian, hasi eta berehala, baina Unicaja ez du atzean utzi. Malagako taldea markagailuan hurbildu da defentsan estutu eta gero.
Malagaren bultzadari eutsi diote arabarrek eta markagailuan aurretik heldu dira azken laurdenera (66-62). Azken laurdena parekatua izan behar zela ematen zuen eta bi taldeek defentsan estutu dute, baina Baskonia irabazle atera da borrokatik.
Gasteiztarrek hiruko marratik asmatu dute azken laurdenean eta errebotea ongi zaindu dute.