Baskonia
Hautagaiak
Dusko Ivanovicen ordezkoaren bila
Erredakzioa
Neven Spahija, Pesic eta Zeljko Obradovic dira Ivanovic ordezkatzeko hautagai nagusiak. Igandean bere kargutik kendu zuen Baskoniak Montenegroko entrenatzailea.
-
Lampe Baskoniako jokalariaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Caja Laboral Dusko Ivanovicen ordezkoaren bila ari da dagoeneko. Igandean bere kargutik kendu zuen Josean Querejetak Baskoniako presidenteak.
Hiru hautagai nagusi daude: Neven Spahija, Pesic eta Zeljko Obradovic. Spahija aspaldiko ezaguna da Gasteizen, Baskoniari Liga eta Superkopa garaipena eman zion gizona, hain zuzen ere. Pesic, bestalde, Alemaniako selekzioaren hautatzailea da eta Baskoniarekin fitxatzeko kargua utzi beharko luke.
Zeljko Obradovicek, azkenik, soldata altua eskatu ohi du eta beraz zaila izango da Baskoniak fitxatu ahal izatea.
Datorrena datorrela, ez du lan erraza izango, ez behintzat Ivanovicek utzitako arrastoa berdindu nahi badu. 10 urte egin ditu Montenegrokoak Gasteizen, bi alditan, eta ez da hutsaren hurrengoa bere aginduetara taldeak lortutakoa.