Itxi

Baskonia

Kargutik kendu dute

Dusko Ivanovic: 'Hamar urte zoragarri izan dira'

Erredakzioa

Baskoniaren azken emaitzak txarrak izan diren arren, ez zuela bere kargugabetzea espero aitortu du hedabideen aurrean Montenegroko entrenatzaileak.

03:34
Ivanovic: 'Hamar urte zoragarri izan dira'

Bere kargutik kendu eta berehala hedabideen aurrean agertu da Dusko Ivanovic entrenatzailea. Gasteizen hamar urte eman ditu Montenegrokoak eta eskertuta agertu da "zoragarriak" izan direlako.

Hitzaldi laburra eman du, baina Baskoniaren azken emaitzak txarrak izan diren arren ez zuela bere kargugabetzea espero aitortu du. Dena den, Josean Querejeta presidenteak hartutako erabakia ulerzen duela gaineratu du.

Ivanovicek ez du arrazoien inguruan hitz egin nahi izan, eta amaitzeko baikor agertu da Baskoniaren etorkizunari buruz.