Baskonia
Blusensen aurka galduta
Dusko Ivanovic entrenatzaile kargutik kendu du Caja Laboral Baskoniak
Erredakzioa
Endesa Ligan Blusensen aurka galduta, eta Euroligako bolada txarraren ondorioz, talde arabarreko zuzendaritzak Ivanovic kargutik kentzea erabaki du.
Josean Querejeta Saski Baskoniako presidenteak jakinarazi duenez, Dusko Ivanovic Caja Laboral Baskoniako entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du zuzendaritzak.
Igande honetan Blusensen aurka jasotako porrotak, eta Euroligako bolada txarrak eragin dute Dusko Ivanovic kargutik kentzea. "Blusensen aurka jasotako porrota izan da arrazoietako bat. Taldeak egunero txarrago jokatzen du, eta jokalariak estresatuta daude", esan du Josean Querejetak.
Querejetaren ustez, "taldea itxura tamalgarria eskaintzen ari da Euroligan, eta berpizteko bide bakarra erabaki hau hartzea izan da".