Baskonia
Blusens Monbusen aurka
Caja Laboralek Ligan jarri nahi du arreta
Erredakzioa
Olinpiacosen aurka, Euroligan, jasotako porrot mingarriaren ostean (72-89) denboraldiko seigarren garaipena lortu nahi du Baskonian Ligan.
-
Caja Laboral. Argazkia: EFE
Caja Laboralek Blusens Monbusen aurka jokatuko du Endesa Ligako 8. jardunaldiko partida, igandean 18:00etatik aurrera. Olinpiacosen aurka, Euroligan, jasotako porrot mingarriaren ostean (72-89), Ligan denboraldiko seigarren garaipena eskuratzea izango dute helburu.
Gainera, adorea berreskuratu behar dute gasteiztarrek. Nemanja Bjelica, lesionatuta, zalantza da oraindik ere. Galiziarrek, bestalde, ez dute garaipena ezagutzen Buesa Arenan.