Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Andres Nocioni, 7. jardunaldiko jokalari onena

Erredakzioa

Argentinarra zazpigarren jardunaldiko balorazio altuena izan duen jokalaria izan da, 26 punturekin. Gainera, Causeur bere taldekidea ere bosteko onenean sartu dute.

  • Andres Nocioni. Argazkia: EFE

    Andres Nocioni. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak garaipen ikusgarria lortu du Valentzia Basketen aurka etxetik kanpora, eta bi jokalarik bereziki maila bikaina eman dute Fabien Causeurrek 22 puntu lortu ditu, eta Andres Nocioni norgehiagokako eta jardunaldiko balorazio altuena lortu duen jokalaria izan da (26 puntu). Nocionik 16 puntu lortu eta 6 errebote hartu ditu, Baskoniaren garaipenean.

Argentinako hegalekoak seigarren aldiz lortu du jardunaldiko jokalari onenaren izendapena. Gainera, Nocioni eta Causeur jardunaldiko bosteko onenean sartu ditu Endesa Ligak.