Itxi

Baskonia

6. jardunaldia

Caja Laboralek Bartzelona gainditu du Buesa Arenan (80-69)

Erredakzioa

Dusko Ivanovicen taldeak garaipen garrantzitsua, Endesa Ligako laugarrena, lortu du etxean. Cabezasek 20 puntuko balorazioa jaso du.

  • Caja Laboral-Bartzelona. Argazkia: EFE

    Caja Laboral-Bartzelona. Argazkia: EFE

Caja Laboralek Endesa Ligako laugarren garaipena lortu du, Buesa Arenan, Bartzelona mendean hartuta (80-69).

Baskoniak garaipen ederra eskaini die zaleei, eta Carlos Cabezas izan da eskuratutako garaipenaren gakoa. Malagakoak 20 puntuko balorazioa jaso du.

Fernando San Emeterioren eta Lamperen jokoa ere azpimarratzekoa da. Biek 15 puntu egin dituzte.

Kataluniako taldean, Navarro eta Lorbek izan dira onenak. Hurrengo jardunaldian, 7.ean, Valencia Basketi bisita egingo dio Dusko Ivanovicen taldeak.

Fitxa teknikoa:

80.- Caja Laboral (17+27+16+20): Heurtel, Oleson (12), Nocioni (4), N. Bjelica (6), Lampe (15) -hasierako bostekoa- Cabezas (10), San Emeterio (15), M. Bjelica (2), Causeur (4), Pleiss (8) eta Rochestie (4).

69.- Bartzelona Regal (20+15+19+15): Huertas (7), Navarro (14), Ingles (4), Lorbek (17), Tomic (10)-hasierako bostekoa-, Jawai (8), Sada (4), Wallace (3), Jasikevicius (2), Rabaseda, Abrines eta Todorovic.