Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak sendo irabazi dio Maccabi Tel Avivi (89-82)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horrela, Gasteizko taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Euroligako play-inari eusteko.

  • Markus Howard partidan. Argazkia: EFE.

    Markus Howard partidan. Argazkia: EFE.

Baskonia sendo batek Euroligako play-inari heldu dio ostiral honetan, Maccabi Tel Avivi 89-82 irabazita. Bere armarik onenetako bat hiruko jaurtiketak izan dira.

Norgehiagoka abiadura handian hasi da, eta bi taldeak ondo abiatu dira. Chima Moneke oso garrantzitsua izan da bere taldeak Israelgo taldeari eusteko, lehen zatian 18 puntu lortu baititu.

Bigarren laurdenaren hasiera ere antzekoa izan da, baina Baskonia hiruko jaurtiketak baliatzen hasi da, Markus Howardek urruneko hiru jaurtiketa gauzatu ditu, eta, horrela, 51-42 joan dira atsedenaldira.

Baskoniak partida behin betiko hausteko hainbat aukera izan ditu, eta Markus Howarden hiru puntuko bosgarren saskiratzeak 73-59koa jarri du markagailuan, azken laurdenaren faltan.

Bisitariak euren aukerei heltzen ahalegindu dira. Tim Luwawu-Cabarroten hiruko batek, hala ere, arnasa eman die etxekoei, aurkariak gertuen zeudenean. Maccabi ezin izan da gehiago hurbildu, eta frantziarrak partida itxi du, 89-82ko emaitza jarrita markagailuan.

Fitxa teknikoa:

89 - Baskonia (22+29+22+16): Forrest (7), Baldwin (5), Luwawu-Cabarrot (20), Moneke (18) eta Samanic (7) -hasierako bostekoa-; Rogkavopoulos (8), Howard (17), Sedekerskis (2) eta Hall (5).

82 - Maccabi Tel-Aviv (23+19+17+23): Blatt (11), Randolph (13), Shayok (10), Sorkin (16) eta Williams (12) -hasierako bostekoa-; DeJulius (10), Dibartolomeo (-), Remco (3), Rayman (-), Rivero (4) eta Cohen (3).

Epaileak: Sreten Radovic (Kroazia), Piotr Pastusiak (Polonia) eta Tomasz Trawicki (Polonia). Ez dute inor kanporatu.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.

Ez dago zuzenekorik

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen