Baskonia
Osasun-agiria
Sedekerskisek lesioa dauka ezkerreko hankan
EITB MEDIA
Baskoniako kapitaina Izar Gorriaren aurkako partidan lesionatu zen, eta oraingoz ez dakite noiz itzuli ahalko den kantxetara.
-
Tadas Sedekerskis. Artxiboko argazkia: EFE
Baskoniak jakinarazi duenez, Tadas Sedekerskisek "giharretako lesioa" du ezkerreko hankan, eta lesioaren bilakaerak markatuko du horren itzulera.
Taldeko kapitainak Izar Gorriaren aurkako partidan hartu zuen min, eta ondoren egindako probek erakutsi dute "ezker izterreko muskulu aduktorean lesioa" duela.
Gasteizko klubaren arabera, jokalaria klubeko osasun zerbitzuekin lanean ari da, lehenbailehen sendatzeko, eta "horren bilakaerak zehaztuko du noiz itzuliko den taldekideekin lanera".