Baskonia
Euroliga
Baskonia garaipenetik gertu geratu da, baina Izar Gorriaren aurka galdu du (73-75)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gasteizko taldeari beste garaipen bat joan zaio, korrontearen kontra arraun egin behar izan duten partidan.
-
Baskonia eta Izar Gorriaren arteko partida. Argazkia: EFE
Isaiah Canaanek Buesa Arenako azken arnasa hoztu du amaierarako hiru segundora, 73-75ekoa jarriz, Baskoniak Izar Gorriaren aurka 16 puntu irauli ondoren. Hala, Gasteizko taldeari beste garaipen bat joan zaio, korrontearen kontra arraun egin behar izan duten partidan.
Hiruko denak huts eginez hasi dute partida. Yago Dos Santosen bost puntuk Belgradeko taldearen partida bideratu dute, 0-10eko partziala lortuz markagailuari buelta emateko lehen erasoko azken txanpan, 16-16ko emaitzarekin.
Baskoniaren erasoko krisia garrantzitsua izan da. Bigarren ekitaldiko lehen bost minutuetan, Luka Samanic debutariaren bi puntuak baino ez dituzte sartu eta euskaldunek lehen zatian jaurtitako 15 hirukoak huts egin dituzte.
Izar Gorriak abiadura handiagoa eman dio bere jokoari eta errenta luzatzen hasi dira 14 punturaino, 26-40, atsedenaldian mantendu dutena.
Lehen hiruko euskalduna bigarren zatiko lehen minutuetan iritsi da. Lasoren mutilek 10-0eko partzialarekin erreakzionatu dute, defentsa-ekintza onak eta hiru hiruko kateatu ondoren, eta azken laurdenerako dena irekita utzi dute (52-60).
Donta Hallen jokoak Izar Gorria ito du, baina Howardek ez du asmatu hiruko lerrotik, eta lehia berdinduta sartu da azken 41 segundoetan. Howardek ez du asmatu, Canaanek bai ordea, eta Monekek ere ezin izan du partida luzapenera bidali (73-75).
Fitxa teknikoa:
73 - Baskonia (16+12+24+21): Baldwin (2), Howard (10), Sedekerskis (4), Moneke (18) eta Hall (14) -hasierako bostekoa-, Rogkavopoulos (11), Luwawu-Cabarrot (-), Forrest (8), Samanic (4) eta Diop (-).
75 - Izar Gorria (16+26+18+15): Miller-Mcintyre (9), Nedovic (x), Kalinic (6), Davidovac (-) eta Bolomboy (16) -hasierako bostekoa- Mitrovic (5), Canaan (15), Teodosic (-), Giedraitis (12), Brown III (4), Petrusev (-) eta Dos Santos (5).
Epaileak: Robert Lottermoser (Alemania), Gytis Vilius (Lituania) eta Guido Giovannetti (Italia). Kanporaturik ez.