Baskonia
Fitxaketa
Baskoniak Samanic fitxatu du
EITB Media
24 urteko hegaleko pibotak 2,08 metro neurtzen du, eta Gasteizko taldearen taulapeko jokoa indartzeko heldu da. Klubak ez du zehaztu kontratuaren iraupena.
-
Luka Samanic, Baskoniako jokalaria. Argazkia: @Baskonia
Luka Samanic hegal-pibotak Baskoniaren barneko jokoa indartuko du. Klubak jokalariaren fitxaketa iragarri du, baina ez du zehaztu haren kontratuaren iraupena. Kroaziarrak 24 urte ditu eta 2,08 metro neurtzen du.
Samanicek eskarmentua du NBAn, azken bi denboraldietan Utah Jazzen jokatu baitu. Aurretik, San Antonio Spurs taldean ibili zen. Denboraldi honetan, Cibona Zagreben jokatu ditu azken neurketak, bere jaioterriko taldean. Udan Fenerbahçen jokatzetik gertu egon zen, baina fitxaketa ez zen gauzatu "zehaztu gabeko arazoengatik".
NBAra jauzi egin aurretik, AEBko garapen ligan parte hartu zuen Westchester Knikcs eta Maine Celtics taldeekin. Lehenago, Bartzelonaren eta Union Olimpijaren harrobian hazi zen.
Jokalari kroaziarra Pablo Lasoren aginduetara jarri da jada, eta abenduaren 31n aurkeztuko dute.