Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniaren erreakzio ikusgarria Paris menderatzeko (94-81)

EITB MEDIA

Bigarren laurdeneko joko kaskarrak soken kontra jarri du talde gasteiztarra, baina azken denbora bikainak, aurkariaren puntuak hirukoiztuz, garaipena eman dio.

  • Markus Howard Nadir Hifiren sarrera oztopatu nahian. Argazkia: EFE.

    Markus Howard Nadir Hifiren sarrera oztopatu nahian. Argazkia: EFE.

Markus Howardek eta Chima Monekek gidatu dute Baskoniaren garaipena ostiral honetan, Paris Basketball Euroligako liderra 94-81 mendean hartuta. Bi jokalariak funtsezkoak izan dira 16 puntuko aldeari buelta emateko.

Partida indartsu hasi da, Kamar Baldwin on batekin Baskoniaren aldetik. Hala ere, aurkariak hartu du protagonismoa lehen minutuetan. Baskoniarren erantzuna jarraian etorri da. Markus Howardek eta Chima Monekek gidatutako erasoarekin.

Bigarren laurdena latza izan zen Gasteizkoentzat. Baskoniako defentsak behera egin du eta Parisko taldek 16 puntuko aldearekin joan da atsedenaldira (41-57).

Hirugarren laurdenak hobekuntza nabarmena ekarri du Baskoniaren defentsan. Howard eta Moneke izan dira baskoniarren erreakzioaren buru, Parisek ondo eutsi badio ere.

Euskaldunek joerarekin jarraitu dute eta Howarden sei punturekin aurkariarengandik bi puntura jarri dira. Etxekoen defentsako lana erabakigarria izan da azken laurdenean, 30-9ko partzialarekin Baskoniak Euroligan lortutako zortzigarren garaipena ziurtatzeko, 94-81.

 

Fitxa teknikoa:

94 - Baskonia (28+13+23+30): Baldwin (8), Howard (28), Sedekerskis, Moneke (29) y Donta Hall (8)-hasierako bostekoa- Forrest (6), Luwawu-Cabarrot (2), Rogkavopoulos (10) eta Khalifa Diop (1).

81 - Paris Basketball (26+31+15+9): TJ Shorts (14), Ouattara (6), Ward (5), Jantunen y Hayes (8) -hasierako bostekoa- Hifi (16), Maodo Lo (12), Malcom (10), Cavaliere (4), Sy (6) eta Kratzer.

Epaileak: Damir Javor, Rain Peerandi eta Luka Kardum.