Itxi

Baskonia

Luzapena

Hernandez Sonsecaren kontratua bi aste luzatu du Baskoniak

Erredakzioa

Pibota denboraldiaurrea Dusko Ivanovicen aginduetara egin zuen eta taldearen arazo fisikoek bere fitxaketa baldintzatu zuten.

  • Eduardo Hernandez Sonseca pibota. Argazkia: EITB

    Eduardo Hernandez Sonseca pibota. Argazkia: EITB

Eduardo Hernandez Sonseca pibotaren kontratua bi aste luzatu du Caja Laboralek, Gasteizko taldeak gaur jakitera eman duenez. Barne jokoan lesionatu asko ditu Baskoniak eta jokalari horiek sendatu bitartean Hernandez Sonsecak taldean jarraituko du.

Maciej Lampek erritmoa hartu eta Milko Bjelicak belaunetako lesioa sendatu bitartean Caja Laboralek pibotaren laguntza izango du.

Pibota denboraldiaurrea Dusko Ivanovicen aginduetara egin zuen eta taldearen arazo fisikoek bere fitxaketa baldintzatu zuten. Maciej Lampe, Milko Bjelica eta Tibor Pleissen lesioak ikusita Hernandez Sonseca Gasteizen jarraitzea erabaki zuen Baskoniak.

Datozen 15 egunetan Olympiacosen aurkako partida jokatuko du Atenasen, eta baita Endesa Ligako hurrengo bi neurketak ere, Kanaria Handia eta Joventuten aurrean.