Itxi

Baskonia

Moskun zendu da

Janis Timma Baskoniako jokalari ohia hil da, 32 urte zituela

EITB Media

Lituaniarra Moskun zendu da, "egoera arraroan", Errusiako hainbat komunikabidek publikatu eta TASS albiste-agentziak baieztatu duenez.

  • Janis Timma

    Janis Timma, Baskoniarekin Unicajaren aurkako partida baten, 2017-18ko partida baten. Argazkia: EFE

Janis Timma Baskoniako jokalari ohia hil da, 32 urte zituela, Moskun. Lituaniarrak Obradoiro Endesa Ligako taldean jokatu zuen iragan denboraldian, 2023-2024 sasoian.

Errusiako komunikabide batzuek publikatu dutenez, eta TASS albiste-agentziak baieztatu duenez, Timma "egoera arraroan" hil da.

Obradoirorekin 2023-2024 denboraldi amaieran kontratua amaitu ostean, Janis Timma Moskuko 3x3 modalitateko Alikson Team izeneko taldean jokatzen ari zen.