Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Denboraldiko lehen garaipena Baskoniarentzat (90-70)

Erredakzioa

Dusko Ivanovicen taldeak Cajasol erabat gainditu du eta garaipen erosoa lortu du Buesa Arenan. Nocioni izan da partidako onena.

00:54
Lampe

Caja Laboral Baskoniak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du, Buesa Arenan Cajasol taldea erraz mendean hartuta (90-70).

Lehen laurden bikaina egin du Caja Laboralek, eta Sevillako taldeak zailtasun handiak izan ditu saskiratzeko. Cajasol markagailua itxuratzen saiatu da bigarren laurdenean, baina Dusko Ivanovicen gizonek ez dute amore eman eta atsedenaldian 18 puntuko errenta zuten (50-32).

Gasteizko taldeak ondo kudeatu du aldea eta aurkariari ez dio markagailuari buelta emateko aukerarik eman. Nocioni izan da partidako onena.

Fitxa teknikoa:

90 - Caja Laboral (30+20+17+23): Heurtel, Oleson (16), Nocioni (14), Bjelica (11), Lampe (14)-hasierako bostekoa-, Cabezas (2), Rochestie (9), San Emeterio (12), Causeur (12).

70 - Cajasol (13+19+17+21): Satoransky (12), Holland (8), Buckman (9), Asbury (9), Triguero (2),-hasierako bostekoa-, Sastre (3), Tepic (4), Burjanadze (7), Bogdanovic (11), Balvin (5).