Baskonia
Euroliga
Baskoniak porrot gogorra jaso du Barçaren aurka (91-68)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kataluniako taldea hasieratik izan da nagusi markagailuan, eta Gasteizko taldeak partidari heldu dio baina ezin izan dio buelta eman.
-
Tomas Satoransky (Barça) eta Trens Forrest (Baskonia). Argazkia: EFE
Baskoniak porrot gogorra jaso du ostiral honetan Barçaren aurka (91-68) Euroligan, Kataluniako taldea oso nagusi izan den partidan.
Barçak askoz biziago ekin dio partidari, erreboteari adi jokoa bizkortzeko eta erasoan sendo. Lasok partida gelditu behar izan du, baina etxekoei dena atera zaie (15-2, 5. min). Hala ere, lehen txandakatzearekin batera, Gasteizko taldeak saskiratzeko erritmoa hartu du, nahiz eta Nuñezek bozinaren gainean hiruko bat sartu duen laurdena ixteko (26-17).
Jarraian, Howardek, 8 puntu jarraian sartuz (saskiratzaile nagusia atsedenaldian 11 punturekin), markagailua estutu du, Forrest (10) lagun zuela, Barçaren hutsen aurrean (32-29, 15. min).
Barçak, baina, aurrerapausoa eman du defentsan, 10-0eko partziala lortuta. Lasok hutsartea eskatu arren, Kataluniako taldeak aurrea hartu du atsedenaldia heldu aurretik (44-33).
Bigarren zatiko lehen jokaldian, Abrinesek lortu du abantailarik handiena (+15). Baskoniak, hala ere, ez du amore eman, eta partidan sartuta jarraitu du Hallen tapoiei, Sedekerskisen energiari eta Forrest eta Monekeren puntuei esker (62-51, 30. minutuan).
Barçak azken laurdenaren amaieran egin du ihes markagailuan, Veselyren bi hiruko eta Andersonen mate batekin (91-68).
Fitxa teknikoa:
91.- Barça (26+18+18+29): Satoransky (7), Punter (15), Abrines (4), Parker (9), Vesely (17) -hasierako taldea-; Anderson (11), Metu (7), Nuñez (8), Fall (8), Brizuela (5), Sarr (-) eta Parra (-).
68.- Baskonia (17+16+18+17): Howard (11), Forrest (17), Luwawu-Cabarrot (2), Moneke (10), Hall (4) -hasierako taldea-; Sedekerskis (6), Diop (4), Baldwin (2), Rogkavopoulos (5), Ndiaye (7) eta Raieste (-).
Epaileak: Damir Javor (ESL), Borys Ryzhyk (UCR) eta Luka Kardum (CRO). Ez dute inor kanporatu.