Itxi

Baskonia

FITXAKETA

Baskoniak Timothé Luwawu-Cabarrot fitxatu du 2026ra arte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hegaleko frantziarrak eskarmentu handia du NBAn, eta Asvel Villeurbanne taldetik iritsiko da Gasteizera.

  • Timothé Luwawu-Cabarrot. Argazkia: Baskonia

    Timothé Luwawu-Cabarrot. Argazkia: Baskonia

Baskoniak asteazken honetan iragarri duenez, Timothé Luwawu-Cabarrot jokalaria fitxatu du datozen bi denboraldietarako. Hegaleko frantziarra Asvel Villeurbanne taldetik iritsiko da Gasteizera, aurretik NBAn 328 partidako eskarmentua pilatu eta gero.

Izan ere, Provenzako Antibes taldean hezitako jokalariak ibilbide luzea Estatu batuetako saskibaloi ligan, Philadelphia 76ers, Oklahoma City Thunder, Chicago Bulls, Brooklyn Nets eta Atlanta Hawks taldeetan jokatu baitzuen 2016 eta 2022 urteen artean.

Euroligan ere esperientzia du Cabarrotek, Armani Milanen eta, azken denboraldian, Asvel Villeurbannen aritu baita. Hala, 13 puntu eta 11,8ko balorazioa lortu zituen txapelketa horretan batez beste partidako iragan sasoian.